Logotipo lehiaketa
GAIA: ETXARRI ARANAZ-KO ABESBATZAREN 50. URTEURRENA
NORI ZUZENDUA: Edonork har dezake parte, gehienez 2 lan aurkez ditzake bakoitzak. Ez dira plagioak onartuko.
EZAUGARRIAK: DIN A4, formatoan aurkeztu behar dira. Eskuz nahiz ordenadorez egin daitezke. Kontutan hartu, logotipo bat dela. Nahi izanez gero, gaur egungo logotipoa erabil daiteke, urteurren logotipoaren barruan.
LOGOTIPOAREN AURKEZPENA:
-EPEA: Lanak, Uztailaren 31 baino lehen, hurrengo helbidera bidali behar dira: Etxarri Aranaz-ko abesbatza; Maiza kalea 60; 31820 Etxarri Aranaz; Nafarroa
-PROZEDURA:
Sobre handi batean, bi gauza sartu beharko dira
KARTELEN BUELTATZEA: Saritutako lana, Abesbatzaren esku geldituko da. Lehiaketa bukatu ondoren, 2 hilabeteko epea izango dute beste lehiakideek kartelak jasotzeko. Epea agortzen denean, jaso ez diren lanak, abesbatzaren esku geldituko dira, eta lanarekiko eskubideak galduko dituzte partehartzaileek.
EPAIMAHAIA: Abesbatzako kide guztiak, izango dira epaimahaikideak.
LOGOTIPO IRABAZLEA: Boto gehien lortzen duen lana izango da irabazlea. Berdinketa egon ezkero, abesbatzako batzordeak izango du azken hitza.
SARIA: 150 euro
JABETZA: Logotipo saritua, abesbatzarena izango da, eta nahi adina alditan eta tokitan erabiltzeko ahalmena izango du.
BALIZKO ERAKUSKETA: Abesbatzak, parte hartutako lan guztiekin erakusketa bat egiteko eskubidea hartzen du. Erakusketa eginez gero, tokia eta eguna, bere garaian jakinaraziko da.
OINARRIEN ONARPENA: Lehiakideek oso osorik onartzen dituzte oinarri hauek.
619 301 330 | info@coraletxarriaranaz.com