Etxarri Aranazko, Gasteizko eta Oiartzungo abesbatzak lehian, gaur, ''Ahotsak'' saioan
Euskal Herriko abesbatzarik onena aukeratzeko lehian, hiru talde izango dira nor baino nor gehiago ''Ahotsak'' saioaren gaurko atalean: Etxarri Aranazko abesbatza, Gasteizko Urkanta abesbatza eta Oiartzungo Lartaun abesbatza.
Hiru hautagaiak Lizarrako kaleetan barrena arituko dira kantuan, Julian Iantzi aurkezlearen eta Hibai Etxebarria adituaren esanetara.
''Ahotsak'' saioa 22:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
619 301 330 | info@coraletxarriaranaz.com