Facebook Instagram Youtube
 

berriak

19/03/22

Etxarri Aranazko abesbatzak zuzendaritza batzordea berritu du

Martxoaren 15ean Etxarri Aranazko abesbatzak bere urteroko ohiko batzarra burutu zuen; bertan besteak beste lehendakari berria eta zuzendaritza batzordea berritu zen. Lau urte jarraian lan egin ondoren Juana Jakak (irteerako lehendakaria), Elena Garciandiak (idazkaria), Maria Esther Ayestaranek (diruzaina), Xabier Garciandiak (bokala), Maria Saezek (bokala) eta Mikel Jauregik (bokala) bere karguak utzi zituzten, eta beraien ordez Maria Jesus Palazuelos (lehendakaria), Oihana Razkin (idazkaria), Maria Goikoetxea (diruzaina), Francisco Javier Asensio (bokala), Sandra Claver (bokala) eta Mikel Jauregi (bokala) sartuko dira lanera.

gune pribatua

kontaktua

619 301 330   |   info@coraletxarriaranaz.com