Facebook Instagram Youtube
 

berriak

15/04/13

Etxarri Aranazko abesbatza irabazle Ejea de los Caballeros-ko abesbatza lehiaketan

Apirilaren 11 eta 12an Ejea de los Caballeros-ko XLIV abesbatzen lehiaketa ospatu zen, zeinetan Etxarri Aranazko abesbatzak, Alicia Armendarizen zuzendaritzapean, lehenengo saria lortu zuen helduen kategorian. Bigarren saria Granadako Proyecto Nur abesbatzak lortu zuen, eta hirugarren postuan Madrilgo Grupo Vocal Femenino José Felipe geratu zen. Gazteen kategorian, Asturiasko Goi Mailako Kontserbatorioko abesbatza (CONSMUPA) atera zen garaile; bigarren postuan Coro de Jóvenes de Madrid abesbatza; eta hirugarren postuan Angel Barga gazte abesbatza.

Txapelketa larunbatean hasi zen eguerdiko 12:00etan haur abesbatzen jaialdiarekin. Ejeako Abesbatza Polifonikoak lehiaketaren lehen saioa zabaldu zuen arratsaldeko 20:00etan. Jarraian, lehenengo abesbatza parte-hartzaileek jokatu ziren (gazteen kategoriako bi abesbatza eta helduen abesbatza bat). Igandean, arratsaldeko 16:30etan hasi zen lehiaketako bigarren saioa, gainontzeko abesbatza parte-hartzaileen txanda izan zelarik (gazteen kategoriako bi abesbatza eta helduen hiru abesbatza). Abesbatzen emanaldiak amaiturik eta sarien banaketaren aurretik, “Aires de Aragón” Jota taldeak eskaini zuen emanaldia.

Etxarri Aranazko abesbatzak puntuazio onena lortu zuen helduen kategorian lau obraren interpretazioarekin. Lehenik, Sergio Jiménez Lacima-ren “Te veo, Ejea” obra abestu zuen, zein nahitaezko obra izan zen helduen kategorian. Bigarren lekuan José Leraren eta Javier Bustok moldatutako “S’ha feito de nuey” Aragoiko kanta interpretatu zuten. Jarrain, Aita Donostiaren “Aran Lore” euskal kanta eskaini zuten; eta amaitzeko, Thomas Jennefelt-en “Villarosa Sarialdi”.

Etxarriko abesbatza ezaguna dute Ejean, hiru aldiz lehenengo saria irabazia baitzuen. 2007an, azkeneko bisitan, 3. saria eta ikusleena ekarri zituen. Laugarren aldiz lehiaketan gailendu izanak ilusioz bete du abesbatza, batetik, abesbatzak urte batzuk zeramatzalako lehen saririk gabe, baina batez ere, abesbatzako kide guztien lanaren fruitua izan delako.

La Coral de Etxarri Aranatz ganadora en el Certamen Coral de Ejea de los Caballeros 2015

agenda

Ez dago gertakaririak agenda.

gune pribatua

kontaktua

619 301 330   |   info@coraletxarriaranaz.com