Etxarri Aranazko abesbatza txapeldunen txapeldun!
XVIII. Abesbatzen Sari Nagusia irabazi du Zumarragan.
Lan handiaren emaitza jaso zuen Etxarri Aranazko abesbatzak atzo, txapelketen txapelketa den Abesbatzen Sari Nagusia eskuratu zuen, gainera, bai polifonian bai folklorean onenak izan zirela nabarmendu zuen epaimahaiak. Maila handiko abesbatzen aurrean egindako lan onak emandako poztasunarekin eta 2.000 euroko sariarekin bueltatu da abesbatza.
Larunbateko saioan folkloreko kantu hauek abestu zituzten etxarriarrek:
Kanta | Egilea |
Te veo, Ejea | Sergio Jimenez Lacima |
Kantatzera nuazu | Koldo Pastor |
Ama begira zazu | Victor de Zubizarreta Arana |
Zure boza | Xabier Sarasola |
Kitolis | Luis de Aranburu |
Igandean, berriz, polifoniaren txanda izan zen:
Kanta | Egilea |
Ave Regina Caelorum | Tomas Luis de Victoria |
Richte mich, Gott | Felix Mendelsshon |
Villarosa Sarialdi | Thomas Jennefelt |
Epaimahaiak Etxarri Aranazko abesbatzari buruz zera esan zuen: “soinu oso borobila eta beroa duen abesbatza da. Gainera, detaileak asko zaintzen dituzte eta askotariko programa aurkeztu dute”. Honakoak izan ziren epaileak: Eva Ugalde eta Junkal Guerrero (Donostia), Elisenda Carrasco (Barcelona), Nuria Fernandez (Madrid) eta Mónica Perales (Valencia).
Lehiaketa
Abesbatzen Sari Nagusia urtero toki batean jokatzen da. Lehiaketa horretan parte hartzeko sariketarekin lotura duten lau abesbatza lehiaketetako bat irabazia izan behar dute koralek: Guadalajarako Kromatika ahots taldeak Valladolideko lehiaketa ordezkatu zuen, Vigoko GLI Appassionati ganbera abesbatzak San Vicente de la Barquerako marinel kantuko lehiaketaren bidez lortu zuen txartela, Gernikako Gaudeamus abesbatzak Zumarragako Antigua Abesbatzen Lehiaketa ordezkatu zuen eta, azkenik, Etxarri Aranazko abesbatzak Ejea de los Caballerosko lehiaketako ordezkaria izan zen.
619 301 330 | info@coraletxarriaranaz.com