Facebook Instagram Youtube
 

berriak

23/06/13

2023-24 ikasturtea - Etxarriko Abesbatza txikia zure zain dago!

Koro Txikia, Etxarri Aranazko Abesbatzaren haur abesbatza da; 6-14 urte bitarteko haurrek osatzen dutena. Haien kabuz kontzertuak eskaintzeaz gain, beste talde batzuekin ere abesten dute, hala nola Etxarri Aranazko Abesbatzarekin. Gainera, beste abesbatza txiki batzuekin ere kontzertuak eskaintzen dituzte.

Abesbatza txiki honen helburua, abesten ikastea eta ongi pasatzea da, musikaz gozatzen dutelarik. Gainera, abesbatzen mundura hurbiltzeko modu bat ere bada. Aldi berean, Etxarri Aranazko Abesbatzaren etorkizuna dira eta honetara salto egiteko prestatzen zaie.

Ikasturte osoko ordainketa bakarra egin behar da, 50 eurokoa, kurtso hasieran egiten dena. Entseguak, astean behin izaten dira, ostiraletan zehazki, eta ordubeteko iraupena izaten dute.

Izen emateko urratsak:

  • “Izen-emate orria / Hoja de inscripción 2023-24” izeneko dokumentua ("deskargak" atalean aurkitu daitekeena) deskargatu eta bete.
  • Dokumentua corotxikis@gmail.com helbidera bidali.

Curso 2023-24 - El Coro Txiki de Etxarri te espera!

agenda

Ez dago gertakaririak agenda.

gune pribatua

kontaktua

619 301 330   |   info@coraletxarriaranaz.com