Etxarri Aranazko abesbatzak zuzendaritza batzordea berritu du
Joan de apirilaren 28an Etxarri Aranazko abesbatzak bere urteroko ohiko batzarra burutu zuen; bertan besteak beste lehendakari berria eta zuzendaritza batzordea berritu zen. Lau urte jarraian lan egin ondoren Maria Jesus Palazuelosek (irteerako lehendakaria), Irati Morentinek (idazkaria), Maria Goikoetxeak (diruzaina), Francisco Javier Asensiok (bokala), Sandra Claverrek (bokala) eta Mikel Jauregik (bokala) bere karguak utzi zituzten, eta beraien ordez Miguel Ángel Reparaz (lehendakaria), Irati Morentin (idazkaria), Maider Beltza (diruzaina), Jose Pio Andueza (bokala) eta Juan Garciandia (bokala) sartuko dira lanera.
619 301 330 | info@coraletxarriaranaz.com