Zuzendaria

ALICIA ARMENDARIZ MURILLO


Sortzez orkoiendarra. Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Solfeo Irakasle titulua dauka eta piano, armonia, kontrapunto, fuga, konposizio, koruen zuzendaritza eta pedagogia landu ditu. Donostiako Goi Zikloko Kontserbatorioan osatu zituen ikasketak. Musika Pedagogia eta Abesbatzen Zuzendaritzako goi tituluak atera zituen bertan.

Ikastaroak egin ditu izen handiko zuzendariekin: Electo Silva, Werner Pfaff, Javi Busto, Eduardo Correa, Miroslav Kosler eta Laetitia Casablancarekin, esaterako. Abesbatzendako jazza landu du Carole Simon, Paul Smith, Barnaby Smith eta Voces8 talde britainiarrarekin.

Musika ikasketa zabalaz gain, Filosofian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean.

Gaur egun abesbatza eta zuzendaritza klaseak ematen ditu Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan eta Etxarri Aranazko abesbatza zuzentzen du. Abesbatzak sari garrantzitsuak irabazi ditu bere zuzendaritzapean, Ejea de los Caballeros eta Burgosko Antonio Jose lehiaketetan.

Harremanetarako: director@coraletxarriaranaz.com

Aurreko zuzendariak:
•    Francisco Villanueva (1970-1984)
•    Juan Mª Escala (1984-1991)
•    Mikel Garziandia (1991-1992)
•    Igor Ijurra (1992-2002)
•    Alicia Armendáriz (2003-2010)
•    Imanol Urzelai (2011)

agenda

Ez dago gertakaririk agendan.

gune pribatua

kontaktua

690 623 883   |   info@coraletxarriaranaz.com